
|
01. XALTO TA BRINKO
TRAPUJALEREKIN JAIZKIBELEN
Inauteria bukatu denez, Trapujale berriro Jaizkibelera itzuli da. Baina Trapujale aspertu egiten da lagunik gabe. Xalto ta
Brinko konpainia egitera hurbildu zaizkio eta hirurek une oso dibertigarriak pasako dituzte elkarrekin.
(Agortuta dago, bilduma osoarekin soilik eskuratu daiteke)
|

|
02. XALTO TA BRINKO
UDALEKU IREKIAN
Udara iritsi da eta gure bi protagonistek udaleku irekian izena ematea erabaki dute. Bertako begirale eta gainontzeko haur guziekin batera udako ekintza mordo batean murgilduko dira.
4 euro
Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 38 euro
|

|
03. XALTO TA BRINKO
SANTAKRUTZAK OSPATZEN
Jaietako etxaferuaren ordua da. Lehenengo egunetik bukaera arte, Xalto ta Brinko jaietan ibiliko dira gora eta behera ekintza guziekin gozatuz: pregoia, sokamuturra, txaranga, bertsolariak, idi dema, herri kirolak, dantzaldia...
4 euro
Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 38 euro
|

|
04. XALTO TA BRINKO
ZABARRE PIRATAREN ITSASONTZIAN
Amets baten bidez, Xalto ta Brinko pirataren garaira bueltatuko dira. Zabarre ezagutuko dute eta honek beren itsasontzira gonbidatuko ditu bi pailazoak. Itsasontzian abentura bat baino gehiago biziko dute.
4 euro
Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 38 euro
|

|
05. XALTO TA BRINKO
LEZOKO INAUTERIAN
Bi pailazoek Lezoko Inauteriko pertsonaje nagusiak aurkeztuko dizkigute: Marinazkane, Trapujale, Zirikuak... Gure Inauteriko koloreak, egunak eta ekintza garrantzitsuenetan parte hartuz.
4 euro
Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 38 euro
|

|
06. XALTO TA BRINKO
OPORRETARA DOAZ TXIRRINDAN
Sasoian daude Xalto ta Brinko eta txirrinda bana hartuta, zakutoak zintzilikatu, eta oporretara joatea erabaki dute. Gure inguruko eta Euskal Herri osoko paraje zoragarriak deskubrituko dituzte beraien kanpin dendan lo eginez eta janaria eurek prestatuz.
4 euro
Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 38 euro
|

|
07. KORRI, XALTO TA BRINKO
ASTO GAINEAN GUADALUPERA DOAZ
Korri, Xalto ta Brinkok abentura ttiki bat proposatzen digute: Lezotik Guadalupera asto gainean joatea, Jaizkibel mendia zeharkatuz.
Istorio honetan azaltzen diren pertsona, baserri eta lekuak –ibilbidea bera ere- errealak dira. Hala, ipuin hau, gida sinpatiko gisa erabil daiteke, familia edo/eta lagunartean Hondarribiako santutegira ohiko txango hau egiteko.
4 euro
Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 38 euro
|

|
08. KORRI, XALTO TA BRINKO
AIAKO HARRIAN
Korri, Xalto ta Brinkok mendi irteera interesgarri bat proposatzen digute: Goizean goiz jaiki, motxila ondo prestatu eta Oiartzundik Aiako harrira igo eta hiru tontorrak zeharkatzea. Bidegorritik barrena Arditurrira, Arritxulotik Aritxulegira, Erroilbide, Txurrumurru, Hirumugarrieta eta Pikoketa. Aurrekoa bezala, gida sinpatiko gisa erabiltzekoa.
4 euro
Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 38 euro
|

|
09. KORRI, XALTO TA BRINKO
LIBURUTEGIAN
Hiru pailazoak liburutegira joango dira ipuin kontaketa egitera, eta bakoitzak bat kontatuko du. Korrik, Benantzio, Eskulaingo artzaia (Jaizkibel mendian eta aurrehistorian gertatutako istorio sinestezina); Xaltok, Trigo eta Lopez mariñelen abentura (XVI. mendean Lezoko marinel batzuk itsasoan bizitutako pasadizo barregarri batean oinarritutakoa); eta Brinkok Atzekoateko katu beltza ipuina (haurrei harrokeria eta nagikeriaren aurrean elkartasunaren eta autonomiaren balioa erakusten dizkien fabula sinpatikoa).
4 euro
Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 38 euro
|